Zer egiten dugu
Grabaketak
Diskak, maketak, bikoizketak edo bestelako grabaketak egiten ditugu Musikorta. Gero pistak diska gogor batetan entregatu ditzazkegu.
Nahasketak
Nahi izan ezkero, zuek ekarritako pistak edo gurean grabatutakoekin egingo dizkizuego nahasketak, era analogiko edo digitalean.
Masterizazioa
Zuen nahasketak borobiltzeko, azken ukituak emateko, mastering-a ere egiten dugu, modu analogiko zein digitalean.
Estudioaren alokairua
Estudioa teknikaririk gabe ere alokatzen dugu. Horrela zeuen erara egin dezakezue grabazioa, nahasketa edota edozein motatako produkzio edo lan saio.
Audio asesoria
Zure soinu instalazioari buruz edozein duda izan ezkero, jarri gurekin harremanetan eta saiatuko gara zu laguntzen. Konpromisorik gabe.
Sonorizazioak
Mota guztietako sonorizazioak egiten ditugu. Gure soinu ekipo propioa dugu, sonorizazio txikiak egiteko, beti ere. Bertso saioetarako soinu ekipo berezia dugu, ulergarritasuna errazten duena. Kontsulta eiguzu konpromisorik gabe.
Alojamentua
Gure estudioan pasako dituzuen egunetarako, aukeran duzue gure etxean bertan ostatua hartzea. Nahi izan ezkero, otorduak ere eskentzen dizkizuegu.