Tailerra
Musikortaren gainean, tailerra. Han, mota guztietako soinu tresnak konpontzen ditugu: Altabozak, anplifikagailuak, mikrofonoak,… Estudioko tresnak ere guk geuk konpondu eta moldatzen ditugu.
Bizi garen mundu aldrebes honetan, gauzak izorratzeko prest fabrikatzen dira, laister batean apurtzeko pentsatuak daude. Konpontzea garestiagoa dela esaten digute, eta horrela da kasu askotan, baina gu, ekinak gero, ez gaude praktika honekin ados, eta konpontzen saiatzen gara.
Soinu tresna zenbaitek, gainera, badu balore sentimentala bere jabeentzako. Eta horrek munduko diru guztia baino balore gehiago dauka.
Maite duzun trasteren bat ez badabil, ekarri. Gure maitasun guztiarekin berpizten saiatuko gara.
MCI JH-636 Mahaiaren Konponketa
2016ko apirila edo izango zen, ez nago seguru. Telefonoak jo du. Ezagutzen ez dudan mutil bat da, soinu mahai interesgarri bat duela saltzeko, eta akaso nere interesekoa izan daitekeela “esan diotela”. Eta nik ezetz, badudala estudioan soinu mahai eder bat, neronek konpondua, eta beronegaz egingo ditudala geratzen zaizkidan egunak. “Ah, bale… Baina Xoxoa disketxeko mahaia zen, eh? Badakizu, Itoiz, Mikel Laboa, Ruper, Oskorri…Mahai honetan grabatu zituzten beraien diskoak, eta…”
Audio Tunning
Batzuk kotxeekin nola, gu soinu tresnekin berdin. Aparatu txiki edo itsusiei etxe handi eta elegantea egiten diogu. Beti izan dut gustoko elektronika mundua eta, saltsa horretan, aparatuak eraiki edota birmoldatu egiten ditut. Kasu batzuetan, aldaketak eta hobekuntzak egiten dizkiegu. Hauetariko zenbait salgai daude, gainera. Merkatua sailean dituzu ikusgai. Aparatu hauei buruzko edozein informazioa behar izan ezkero, jarri zaitez gurekin harremanetan.